Agust peluquería - Legezko oharra

1.- Identifikaziorako datuak

Agust Ile-apaindegia da, B20625364 zenbakidun IFK duena, webgune honetan jasotako informazioaren eta www.agustpeluqueria.com domeinuaren arduraduna eta titularra.

Egoitza Euskal Herrian:

Kokapena: Karmelo Etxegarai kalea 6, behea – 20018 Donostia (Gipuzkoa).

 

2.- Loturen politika

Agust Ile-apaindegiak ez ditu lotutako guneak kontrolatzen, eta ez da egiten lotutako guneen edukiaren eta horietako edozeinetan jasotzen diren beste loturen erantzule, ezta gune horien edozein aldaketa edo eguneraketaren erantzule ere.

Webgunearen bitartez hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara sartzea ahalbidetzen duten loturak eta hipertestuak ez dira Agust Ile-apaindegiarenak, eta ez daude haren kontrolpean, beraz, ez da egiten horietan jasotako informazioaren eta informazio horretatik erator daitekeen edozein ondorioren erantzule.

 

3.- Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubideak

Webgune honetan azaltzen diren produktuen izenak dagozkien konpainien erregistratutako markak izan daitezke.

 

4.- Erantzukizunen muga

Agust Ile-apaindegiak ez du bere gain hartzen www.aguspeluqueria.com webgunean azaltzen den informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo legez kanpokoaren ondoriozko inolako erantzukizunik.

Legean ezarritako mugekin, Agust Ile-apaindegiak ez du bere gain hartzen webgunean argitaratzen diren datuak edo informazioa ez eguneratzearen eta informazio horren zehaztasun faltaren ondoriozko inolako erantzukizunik.

 

5.- Datuen babesa edo izaera pertsonaleko datuak tratatzeko politika

Agust Ile-apaindegiak, izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko indarreko legeria betez, jakinarazten du erabiltzailearen intimitatearen errespetuarekiko konpromisoa hartzen duela. Agust Ile-apaindegiaren erantzukizunpeko fitxategi batean jasoko dira izaera pertsonaleko datuak.

Webguneak behar dituen funtzioetarako beharrezkoak diren datuak eskatuko zaizkio erabiltzaileari eta datuok ez dira eskuragarri egongo hirugarrenentzat, Erabiltzaileak espresuki baimentzen ez badu, behintzat. Agust Ile-apaindegiak bere helburuetarako erabiliko ditu datu pertsonalak. Halaber, jakinarazten dizugu izaera pertsonaleko zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideez balia zaitezkeela; horretarako, e-posta bidal dezakezu This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbide elektronikora edo honako helbidera idatz dezakezu: "Datu Pertsonalak", Karmelo Etxegarai 6, behea - 20018 Donostia (Gipuzkoa), zure NAN agiriaren fotokopiarekin batera.

Izaera pertsonaleko datuak jasotzearen helburuak dira Agust Ile-apaindegiak eskainitako zerbitzuak garatzea, betetzea eta kontrolatzea, eta, oro har, Agus Ile-apaindegiaren informazio komertziala bidaltzea.

Agust Ile-apaindegiak beharrezko segurtasun-neurri teknikoak dauzka, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzen duten eta datu horiek aldatu, galdu, tratatu eta/edo baimenik gabe eskuratuak izatea saihesteko, eta Erabiltzailearen aurrean, ez du ezinbesteko kausengatiko edo bere esku ez dauden kausengatiko erantzukizunik bere gain hartzen.

 

6.- Cookie-ak

Gure webguneak saioko cookie-ak sortzen ditu bisita bakoitzerako, eta iraungi egiten dira, erabiltzaileak saioa amaitzen duenean.

Alde batetik, Cookie teknikoak erabiltzen ditugu, gure webgunearen bitartez nabigatzea eta aukera eta zerbitzu anitzak erabiltzea ahalbidetzen digutenak.
Bestalde, analisirako Cookie-ak erabiltzen ditugu; cookie horiei esker, erabiltzaile kopurua zenbatu eta gure webgunearen erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ditzakegu.
Inola ere ez dugu erabiltzailearen datu pertsonalei buruzko informaziorik eskuratzen, eta webgunean nabigatzen duten pertsonen pribatutasuna zaindu egiten dela bermatzen dugu.

Cookie-ak testu-fitxategi txikiak dira, webgune batera sartzerakoan zure ekipoan deskargatzen direnak.  Funtsezkoak dira Interneteko zerbitzu ugari eskaintzeko. Besteak beste, webgunean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzea, webgunearen funtzionaltasuna optimizatzeko estatistikak batzea eta gure edukiak zure sare sozialetan partekatzea ahalbidetzen dute.

Cookie-ek ez dute zure ordenagailuko ezein elementu edo fitxategi galbideratzen edo kaltetzen. Cookie-rik jaso nahi ez baduzu, Interneteko zure arakatzailean desaktiba ditzakezu, nahiz eta, hori eginda, gure webgunean hainbat transakzio prozesatzeko aukera galduko zenukeen.

Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer-en.
Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome-en.
Nola konfiguratu cookie-ak Firefox-en.
Nola konfiguratu cookie-ak Safari-n.

 

7.- Jurisdikzioa eta lege aplikagarriak.

Espresuki ezarrita ez dagoen horretan, espainiar legeriaren arabera eraendu eta interpretatuko dira honako Baldintza Orokorrak.  Aldeek espresuki egiten diote uko egoki dakiekeen beste edozein foruri, eta Gipuzkoako (Espainia) Donostiako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumenaren mende jartzen dira Baldintza Orokor hauekin lotuta sor litekeen edozein gai ebazteko, legeak horretarako baimenik ematen ez duen kasuetan izan ezik.